Sei egitasmok hartu dute parte proiektuak garatzeko tailerrean
Europa Creativa Desk Media Euskadi-Zineuskadik, SOURCES-ekin elkarlanean, antolatu dituen poiektuak garatzeko tailerrak gaur amaituko dira Tabakaleran. Edgar Tenembaum zine ekoizle ospetutsa aritu da tailer horiek ematen.
Ondorengoak dira proiektuak garatzeko tailerrean parte hartu duten sei egitasmoak: Big Mens (TAUI media), Donde el viento te lleve (KINOSKOPIK), Franjenjura (LAMIA), En busca de la ciudada perdida (AREA AUDIOVISUAL), Red Fjords (SPEKTRA FILMS) eta Arte al agua eta Los bacaladero de Terranova (SINCRO).
Guztiek film-proiektuak garatzeko pertsonalizatutako aholkularitza jaso dute: banakako bilerak, ideiak, iradokizunak, aholku praktikoak, etab.