Gaur, 62. Donostia Zinemaldian, datorren irailaren 19tik aurrera, ikusi ahal izango diren Espainian ekoitzitako pelikulak aurkeztu dira, Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiaren egoitzan. Zinemaldiko zuzendari José Luis Rebordinosek eta Zuzendaritza Batzordeko kideMaialen Belokik sail bakoitzean aurkeztuko diren pelikulen berri eman dute.
Interes handiena piztu duten aurtengo pelikuletako batzuk Zinemaldian izango dira. Jon Garaño eta Jose Mari Goneaga, Alberto Rodríguez eta Carlos Vermut-en lan berrienak Sail Ofizialean lehiatuko dira; Isaki Lacuesta eta Pablo Maloren pelikula berriak, berriz, lehiaketatik kanpo aurkeztuko dira.
Bestalde, Roberto Castón eta Hermes Paralluelo Kutxa-Zuzendari Berriak sarirako hautagai izango dira. Ohikoa denez, Zabaltegi sailak ere Espainian ekoitzitako dokumental, fikziozko film luze eta film labur sorta bat barne hartuko du. Horizontes Latinos eta Perlak sailetan, hiru koprodukzioren Espainiako estreinaldia egingo da, eta beste bi film aurkeztuko dira, emanaldi berezien bidez eta Belodromoan.
Informazio gehiago hemen