Sistema berak gauzatzen duen indar-nahiak ikuspegi integrala du. Hori dela eta balio katearen eragile ezberdinekin bat egiten du, eta modu berezi batean, industriarekin.
948 merkatua, Nafarroako arteen merkatua, arteen merkatu estrategiko profesionala da. Azoka hau honako hauetan oinarritzen da: zinemaren eta ikus-entzunezkoen diziplinak, arte eszenikoak (antzerkia, dantza, zirkoa,…), musikak, liburuen edizioa, diskoak eta bestelako euskarriak, arte plastikoak eta ikusmen-arteak eta bestelako industria sortzaileak eta kulturalak (prototipo artistikoak, moda, diseinua, arkitektura eta lanbide berriak). Testuingu honetan, Zineuskadik bere tartea izan du Euskal Zinemagintzaren alde sustatzen diren estrategia eta programen aurkezpenarekin.