2015ean euskarazko 12 filma estreinatu dira

2015ean euskarazko 12 filma estreinatu dira

2016 Urtarrila 27

Zineuskadik kudeatzen duen Zinema Euskaraz programari esker 2015ean 12 filmen euskarazko bertsioak estreinatu dira.

Gehienak animaziozko filmak izan dira, hamabitik hamar: Tom txiki, 7. ipotxa, Pixkanaka-pixkanaka, Asterix jainkoaren egoitza, The snow queen, Magiaren etxea, Marko Makako, Dragon Ball Z, Koko dragoi txikia eta A zer nolako heroiak.

Beste biak dokumental bat (The good son) eta fantasiazko filma bat dira (Pan, Sekula betirako bidaia).

Zinema Euskaraz programari esker, filmak euskaraz ikusteko ohitura sustatzen ari da Euskal Herriko aretoetan. Zineuskadiko arduradunak pozik daude programak izan duen bilakaerarekin. “Urtetik urtera gehiago dira euskarara itzultzen ditugun filmak. Kopurua baino garrantzitsuagoa da bilakaera naturala izaten ari dela, pelikulak euskaraz kontsumitzeko ohitura areagotuz doalako. Ikusle datuak, gainera, orokorrean onak izaten ari dira. Gure aldetik behintzat, etorkizunean filmak euskaratzen jarraitzeko erronkari eutsi nahi diogu”.