160.000 € filmen kopiak eskuratzeko

160.000 € filmen kopiak eskuratzeko

2016 Urtarrila 25

Zineuskadik diru-laguntzen zerrenda argitaratu du

Zineuskadik 160.000 € bideratuko ditu Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak zinema-aretoetan proiektatzeko. Deialdia 2015ean argitaratu zen, eta aurkeztutako eskaerak eta dokumentazioa aztertu ondoren, Zineuskadi Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak diru-laguntzen zerrenda argitaratu du.

Bi modalitate jasotzen dira. Batetik, gehienez hiru pantaila dituzten aretoak. Eta bestetik, hirutik gorako aretoak. Lehen multzora 131.427,02 € bideratu dira, eta bigarrengora, 28.572,98€.

Zerrenda osoa lotura honetan ikus daiteke.