Jaialdia Bilbon ospatuko da abenduaren 12 eta 21a bitarte
Guztira 22 herrialdetatik datozen 123 film aurkeztu dira Bilbao Mendi Film Festival, Nazioarteko Mendi Zinema Jaialdian parte hartzeko. Horietatik 40 izango dira abenduaren 12tik 21ra Bilbon ospatuko den jaialdian parte hartzeko hautatuak.
Frantzia da film gehien aurkeztu dituen herrialdea, 28 lanekin. Ondoren Espainiar Estatua 23rekin. Euskal Herriko 10 film ere badaude. Erresuma Batuak 18, Estatu Batuek 10, Austriak 7 eta Italiak 6, ordezkaritza handiena duten herrialdeak izanik hauek. Baina badaude Argentina, Belgika, kanada, Suitza, Alemania, Polonia, Kolonbia, India, Suezia, Brasil, Irlanda, Egipto Danimarka, Eslovakia eta Australiako filmak ere.