‘Super Charlie’ filma bihar estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari zuzendutako film suediarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.
Zineuskadik sustatuta, aurten euskaratuta ikusiko dugun hamargarren lana da. Zinema Euskaraz programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak babestuta, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.
Sinopsia
Willek hamar urte ditu, eta beti amestu du superheroi bihurtzea eta aita poliziarekin batera kriminalak akabatzea. Hala ere, bere ametsa zapuztu egingo da bere anaia txikia, Charlie, jaiotzean. Haurrak arreta guztia bereganatzeaz gain, Charliek superbotereak dituela ere aurkituko du Willek.
Filma hurrengo zinema-aretoetan proiektatuko da: Golem Alhondiga (Bilbao), Bastero Kulturgunea (Andoain), Cine Areria (Lazkao), SADE Cines Príncipe (Donostia), Golem La Morea (Iruña), Cines Gorbeia (Gasteiz), Niessen (Errenteria), Getxo Zinemak (Getxo), Cine Ikusgarri (Lekeitio), Oñatiko Zinema (Oñati), Usurbe Antzokia (Beasain), Zelai Aristi Aretoa (Zumarraga), Biteri Zinema (Hernani) eta Modelo Aretoa (Zarautz).
Datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango ditugu Zinema Euskaraz programaren barruan: ‘Tigre galdua’, azaroaren 21ean.
