SAGU ETA PAGU BIHAR ESTREINATUKO DA DURANGON

SAGU ETA PAGU BIHAR ESTREINATUKO DA DURANGON

2017 Abendua 06

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, bihar bertan, abenduak 7, SAGU ETA PAGU (Turkia, 88’) filma zinema aretoetara iritsiko da bere euskarazko bertsioan. Aurre-estreinaldia Durangoko Zugaza Zineman izango da 17:30etan. Ostegunetik aurrera, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zinema aretotan ikusteko aukera izango da.

Engin Bastürk-ek zuzendutako filme honek adiskidetasuna, errukia eta elkartasuna goratzen ditu. Garrantzi handiko gaiak azaltzen ditu ere, hala nola; ur eskasiarena edo arriskuan dauden animaliena, eta etorkizunean gizakiok jasan dezakegun lehortearena. Eskualdeko izakiak egarriz eta goseak hilik egon dira luzaro eta zerbait egitea erabaki dute egoera negargarri horri amaiera emateko. Dortoka batek gidatuta, altxorraren bila doaz, hark orain dauden egoera larritik aterako dituen itxaropenarekin. Bidaiaren etapa bakoitza abentura berri bat izango da animalia-taldearentzat.

Zinema Euskaraz programak herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatu, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabili eta aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen film sorta jartzea du helburu.

Aurten, 12 film lagundu ditu programak diruz. Gehienak dagoeneko estreinatu dira, baina urte hasieran hiru izenburu berri aterako dira zinema-aretoetan: Ohianeko kuadrila, Early Man eta La abeja maya.