Amaziozko film txinatarra da Yugo & Lala eta Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Astean egin zuen europako estreinaldia euskaraz. Orain zinema aretoetara egingo du salto. Igandetik aurrera ikusi ahal izango da, ZINEUSKADI Elkarteak kudeatzen duen Zinema Euskaraz programaren baitan bikoiztu baita. Aurre estreinaldia Tolosako Leidor Aretoan izango da igandean bertan, arratsaldeko 17:00tan. Ondoren areto gehiagotara zabalduko da.
10 urteko neskatila bihurria eta abenturazalea den Yugo-k bere aitari istorio bera kontatzen dio beti: bera izan zela hodeietako fantasiazko erresuma bateko bisitari gizaki bakarra. Hodeietako erresuman Lala eta Osaba Artzaren laguna egin omen zen. Eta hirurek Tigre Jeneralaren aurka borroka egin zuten. Jenerala Erresumako agintariazenaren aurka altxa zen nahiz eta agintariaren azken nahia, hil aurretik, Lala bere ordezkoa izatea zen.
Zinema Euskaraz programaren helburua herritarren eskura balio zinematografikoak sustatuko dituen, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabiliko duen zein aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen film sorta bat jartzea da.