"Tximinoen Erresuma" filma euskaraz

"Tximinoen Erresuma" filma euskaraz

2016 Ekaina 01

Datorren ostiralean, ekainak 3, estreinatuko da zinema aretoetan

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, datorren ostiralean, ekainak 3, Tximinoen Erresuma (Pourquoi j'ai pas mangé mon père) filma zinema aretoetara iritsiko da euskaraz.

Estreinaldia honako aretoetan egingo da: Bilbon, Multicines; Gasteizen, Florida; Iruñea, Golem, eta Donostian, Antiguo Berri.

Jamel Debbouz Frantziako komiko ospetsuak zuzendutako filmak Edouarden, tximino-erregearen seme nagusiaren, istorio zirraragarria kontatzen du, jaiotzean ahulegia izanagatik leinutik erbesteratua den tximinoarena. Taldetik urrun, Ian bere lagun minaren alboan hazi eta oso argia dela erakutsiko du: sua, ehiza, habitat modernoa eta itxaropena aurkituta. Eskuzabala izatez, dena besteekin partekatu nahiko du. Ezarritako ordena irauli eta umorea lagun, bere herria giza eboluziorantz eramango du. 

Zinema Euskaraz programak herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatu, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabili eta aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen filma sorta jartzea du helburu. Tximinoen Erresuma aurtengo diruz laguntzen den laugarren filma da. Aurreko hirurak Iparraldeko NormanEgun handia eta Oker izan ziren.