Jean-Paul Jaud zuzendariak egungo gizartearen bi kezka larri bateratu nahi ditu bere azken filman, Tous cobayes?, ikusleak GEOen (genetikoi eraldatutako organismoak), eta energia nuklearraren erabilpenaren arriskuez ohartaraziz. Arrazoibidean, Caengo Unibertsitateko Biologia Molekularreko irakaslea Gilles-Eric Séralinik sekretupean egindako GEO eta nekazaritza-pestiziden inguruko azterketa sakona eta, bestetik, Fukushimako istripu nuklear larriaren ondorioak.
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian urte honetan proiektatutako dokumental frantsesa Filmazpit egitasmoko 30. erreferentzia bihurtu da. Datorren hilabeteotan Omar (2013), Koaderno handia (2013) edo Gabrielle (2013) bezalako filmak kaleratutako ditu programak.
Filmazpit, Eusko Jaurlaritzak Zineuskadiren bitartez finantzatu eta Donostiako Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakalerarekin Donostia Kulturak 2011 urtetik kudeatzen duen euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da.
Programaren informazio osoa, filmen katalogoa eta kontaktua www.filmazpit.eu webgunean.
Iturria: Filmazpit