"The good son", bihar Basaurin

"The good son", bihar Basaurin

2015 Urria 14

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari euskarazko azpitituluekin ikusteko aukera izango da

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz ekimenari esker, bihar, urriak 15, The good son dokumentala eskainiko dute hebreeraz eta euskarazko azpitituluekin lehenengo aldiz Basauriko sozial antzokian. Udalak eta EHGAMek, Euskal Herriko gay-les askapeneko mugimenduak, antolatzen duten Urria Trans ekimenaren baitan emango dute, 52 martes filmarekin batera.

Shirley Berkovitz zuzendari israeldarraren filmak Or-en istorio sinestezina ekarriko digu. Bere guraso kontserbadoreei gezurra esanez, oztopo guztien gainetik, bere transformazioarekin aurrera jarraitzea erabakitzen duen 22 urteko gaztearen istorioa. Beldurraren gaineko erretratu zirraragarria, zalantza, familiaren garrantzia eta bat bera izateko borondatea.

Urriaren 25ean Donostiako Principal antzokian ikusteko aukera izango da.

The good son Atera Films banatzen ari den dokumentala da.