"Richard Zikoina" ostiralean estreinatuko da zinema aretoetan euskaraz

"Richard Zikoina" ostiralean estreinatuko da zinema aretoetan euskaraz

2017 Maiatza 10

Zinema Euskaraz programari esker 2017an bikoizten den zazpigarren filma

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, maiatzaren 12an Richard Zikoina filma zinema aretoetara iritsiko da euskaraz. Hona hemen zinema aretoen zerrenda: Errenteria (Niessen), Iruña (Golem Morea), Barakaldo (Max Ocio), Durango (Zugaza), Bilbo (Zubiarte), Bilbo (Alhondiga, Multicines eta Zubiarte ), Donostia (Principe), Urbil (Cinesa) eta Vitoria (Florida). Richard zikoinek hezitako txolarre umezurtza da, bere burua zikoinatzat duena. Negua iristean, bere zikoina familiak txolarre bat dela kontatu, eta basoan geratu behar duela esaten dio, ez baitu Afrikaraino iristeko bidaia luzean bizirauteko aukerarik izango. Richard benetako zikoina dela erakutsi nahiko die, bidaia luzea bere kabuz eginez. Bidaian zehar lagun berriak egingo ditu eta abentura zirraragarriak bizi, baina azkenean Afrikarako bidea topatzen duenean, zikoinetako bat erreskatatu beharko du, bere benetako indarra askatuz.