"Phantom Boy" filma euskaraz

"Phantom Boy" filma euskaraz

2016 Ekaina 16

Datorren asteazkenean, ekainak 22, estreinatuko da zinema aretoetan

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, datorren asteazkenean, ekainak 22, Phamtom Boy filma zinema aretoetara iritsiko da euskaraz.

Estreinaldia honako aretoetan egingo da: Bilbon, Multicines; Gasteizen, Florida; Portugaleten, Ballonti; eta Donostian, Principe.

Alain Gagnolek eta Jean-Loup Feliciolik zuzendutako filmak Alex polizia inspektorearen istorioa kontatzen du. Ganster desitxuratu misteriotsu batek hura zaurituko du. Ospitalean, Alex Leoren laguna egingo da, 11 urteko mutiko bat, zeinak bere gorputz barrutik irteteko gaitasuna duen. Mamuen antzera, ikusezina da beste pertsonentzat, hegan egiten du eta hormak zeharka ditzake. Gansterrak hiria mehatxatuko du eta Alexek mutikoaren ahalmen izugarriei esker ikertzen jarrai dezake.

Zinema Euskaraz programak herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatu, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabili eta aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen filma sorta jartzea du helburu. Phantom Boy aurten diruz laguntzen den seigarren filma da. Aurreko bostak Iparraldeko Norman, Egun handia, Oker, Tximinoen Erresuma eta Albert izan ziren.