"DragoiBola Z: F berpiztua", euskaraz

"DragoiBola Z: F berpiztua", euskaraz

2015 Urria 21

Zinema Euskaraz programari esker itzuli da filma

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz ekimenari esker DragoiBola Z: “F” berpiztua filma euskaraz ikusteko aukera izango da azaroaren 6, 7 eta 8an

Japoniako luzemetraiak Sorbet eta Tagomaren ibilerak kontatzen ditu. Sorbet eta Tagoma, Frizer enperadorearen armada hondatutakoan bizirik geratutako bi kide dira eta lurrera datoz. Dragoi Bolak erabiltzeko asmoa dute espazioko gaizkilea berpiztu eta haren inperioa berreraikitzeko. Hilabete batzuk geroago, Frizer berbera dator Bils eta Whisekin; haiek itzuli bitartean, Gohanek, Satan Txikik, Krilinek eta beste lagunek aurre egin beharko diete inbaditzaileei. Frizerrek, ordea, eraldatze berri bat egitea lortu du bizitzan lehenengoz entrenatu ondoren, eta bere indar ikaragarria erakustea erabakitzen duenean, Gokuk eta Vegetak bakarrik aurre egin ahal izango diote; lurra erabateko hondamenetik salbatzeko.

Zineuskadik Dragoi Bolako filma guztiak euskaratu ditu.