"Asterix, Jainkoen Egoitza" filma euskaraz, Zineuskadi eta Warner Bros.-en lehen kolaborazioari esker

"Asterix, Jainkoen Egoitza" filma euskaraz, Zineuskadi eta Warner Bros.-en lehen kolaborazioari esker

2015 Apirila 29

· Zinema Euskaraz programaren baitan itzuli da filma euskarara · Apirilaren 30ean 5 aretotan estreinatuko da euskaraz eta gero ikusgai egongo da beste hainbat herrietako aretoetan

Bihar estreinatuko da ‘Asterix, Jainkoen Egoitza’ filma. Zinema Euskaraz programari esker, filma euskaraz estreinatuko da Golem Alhondiga (Bilbo), Cines Principe (Donostia), Golem la Morea (Iruñea), Cines Florida (Gasteiz) eta Getxo Zinema (Getxo) aretoetan. Ondoren, beste hainbat herrietako aretoetan egongo den ikusgai: Galdakao, Zumarraga, Andoain, Mungia, Derio, Muskiz, Urduliz, Durango, Apeitia, Azkoitia, Eibar… ‘Asterix, Jainkoen Egoitza’ pelikularen euskarazko itzulpena, Zineuskadi eta Warner Bros. Entertainment-en arteko lehen kolaborazioa izan da eta, etorkizunari begira, kolaborazio berriak egiteko lehen urratsa izan dadin espero da.

Warner Bros. Entertainment-ekin egindako lana oso garrantzitsua da, horrelako proiektuetan parte hartzeak balio erantsia ematen baitio Zinema Euskaraz programari. Programa honen baitan, filmak euskarara itzultzeko laguntzak ematen dira, kultura euskaraz sustatzeko eta aisialdi arloan euskararen normalizazioa bultzatzeko helburuarekin. 

Euskaldun guztioi dei egin nahi zaie aukera hau aprobetxatu dezaten eta bihartik aurrera ‘Asterix, Jainkoen Egoitza’ euskaraz ikustera joan daitezen. Zinema Euskaraz proiektuaren erronka nagusia herritarrek zinea euskaraz kontsumitzea da, eta ‘Asterix, Jainkoen Egoitza’ filmarekin, espektatibak oso altuak dira.

Sinopsia

Louis Clichy eta Alexandre Asteier-ek egin dute filma  René Goscinny eta Albert Uderzoren obran oinarrituz. Asterixen abentura berri hau 50. urtean Kristo aurretik kokatzen da. Galia osoa erromatarrek okupatuta dute, herrixka txiki bat izan ezik… Julio Cesar desesperatuta dago ejerzitua ez delako herrixka menperatzeko gai izan. Ondorioz, taktika aldaketa bat egitea erabakitzen du. Galiar barbaroak seduzitzen erromatar zibilizazioa arduratu dadin proposatzen du eta, horretarako, barbaroen herrixkaren aldamenean luxuzko egoitza bat eraikitzea aginduko du: Jainkoen Egoitza.

Gai izango al dira galiar herritarrak erromatarren diru eta erosotasunaren tentazioari uko egiten?