"Albert" filma euskaraz

"Albert" filma euskaraz

2016 Ekaina 07

Datorren ostiralean, ekainak 10, estreinatuko da zinema aretoetan

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, datorren ostiralean, ekainak 10, Albert filma zinema aretoetara iritsiko da euskaraz.

Estreinaldia honako aretoetan egingo da: Bilbon, Multicines; Gasteizen, Florida; Portugaleten, Dock; eta Donostian, Principe. Halaber, ekainaren 11n, Durangon, Zugazan, eta Zallan, Zine Antzokian, estreinatuko da. Ekainaren 18an, aldiz, Eibarren, Coliseon; Derion, Gurean; eta Beasainen, Usurbe antzokian; egingo dira proiekzioak lehenengoz.

Karsten Killerich daniarrak zuzendutako filmak, Albert, mutil gazte, bihurri eta lotsagabearen istorioa dakar. Egun batean, nahigabe herriko monumentu ezagunena lurrera botako du, Leopoldus famatuaren estatua, puxika kapitain eta herriko heroia. Albertek bere akatsa konpondu nahian kanpora irten eta puxika kapitainan bihurtuko da berriz; mundu osoa harro egongo da beretaz.

Halaber, mota horretako abentura eroan barneratu ahal izateko beharrezkoa du norbaiten laguntza eta, etorri nahi ez badu ere bahitu egin beharko du berekin eramateko (hori da behintzat Albertek pentsatzen duena Egonek, bere lagun onenak, beste plan batzuk dituela esaten dionean). Ondorioz, Egon haserre bat eta Albert, upel zahar batean ibaian behera abiatzen dira, urrutiko herrialde misteriotsu batera heltzeko asmotan. Ijito merkatu exotiko eta bitxia, galduta dauden bi mutiletaz probetxua atera nahi duen lapur miserablea munduko diamante handiena bereganatzeko, polizia... Erronka guzti horiek Egonek eta Albertek indarrak batzea eta berriro lagun onenak izatea eragingo du.

Zinema Euskaraz programak herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatu, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabili eta aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen filma sorta jartzea du helburu. Albert aurten diruz laguntzen den bosgarren filma da. Aurreko laurak Iparraldeko Norman, Egun handia, Oker eta Tximinoen Erresuma izan ziren.