‘Oilaskoerbi eta marmotaren sekretua’ filma bihar iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, Zinema Euskaraz programaren barruan

‘Oilaskoerbi eta marmotaren sekretua’ filma bihar iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, Zinema Euskaraz programaren barruan

2026 Urtarrila 15

‘Oilaskoerbi eta marmotaren sekretua’ filma bihar estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari zuzendutako film belgikarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.

Zineuskadik sustatuta, aurten euskaratuta ikusiko dugun lehenengo lana da. Zinema Euskaraz programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak babestuta, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.

Sinopsia

Oilaskoerbi itzuli da. Iraganari buruzko sekretu bat ezagutzera emango da, eta heroiak eta bere lagunek abentura epiko bati ekingo diote iragana aldatzeko eta, agian, bere espeziea salbatzeko ahalmena duen marmota misteriotsu bat bilatzeko. Baina bidai horretan konturatuko dira ez direla marmotaren magia eskuratu nahi duten bakarrak.

Hauek dira ostiralean filma proiektatuko duten zinema-aretoak: Golem Alhondiga (Bilbao), Zugaza Zinema (Durango), Florida Zinemak (Gasteiz), Cines Gorbeia (Gasteiz), Niessen (Errenteria), Getxo Zinemak (Getxo), SADE Príncipe (Donostia) eta Golem La Morea (Iruña).

Datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango ditugu Zinema Euskaraz programaren barruan: ‘Ochiren legenda’ eta ‘Baba Yaga’, besteak beste.