‘Super Elfkinak’ filma gaur estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari zuzendutako film alemaniarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.
Zineuskadik sustatuta, aurten euskaratuta ikusiko dugun zazpigarren lana da. Zinema Euskaraz programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da,
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak babestuta, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.
Sinopsia
Helviren mundua hankaz gora jartzen da Bo-ren teknologia-adituen klanera batzen denean. Klanen arteko gatazka zaharrari eta emakume polizia temati bati aurre eginez, bere patua betetzeko borrokatuko du: Super Elfkin bihurtzea!
Filma hurrengo zinema-aretoetan proiektatuko da: Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Golem Alhondiga (Bilbo), Golem La Morea (Iruña), SADE Cines Príncipe (Donostia), Niessen (Errenteria) y Florida Zinemak (Gasteiz).
Horrez gain, laster beste zinema-areto hauetan ere proiektatzea aurreikusten da: Areria Aretoa (Lazkao), Zelai Arizti Aretoa (Zumarraga), Bastero (Andoain), Usurbe Antzokia (Beasain), Modelo Aretoa (Zarautz), Gurea Antzokia (Villabona), Latxartegi Aretoa (Legazpi) eta Oñatiko Zinema (Oñati).
Datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango ditugu Zinema Euskaraz programaren barruan: ‘Sari nagusia: ziztu bizian’ (abuztuak 29), ‘Capitán diente de sable’ (iraila), ‘Supercharlie’ (urria) eta ‘El tigre perdido’ (azaroa).
