ZinemaldiaCat Kataluniako Euskal Zinemaren Jaialdiaren helburuetako bat topikoak haustea da, eta besteak beste, Euskal Herrian egindako zinema ez dela soilik euskaldunei buruzkoa eta euskaldunei zuzendua erakutsi nahi dute antolatzaileek.
Berriki hamabigarren edizioko sari banaketa egin da Cinemes Girona aretoetan, eta Jose Mari Barriolak eta Jon Maiak gidatutako Gutik Zura lanak Euskarazko Lanik Onenaren Azkue Fundazioa Urrezko Txapela jaso du. Gogoratu Gutik Zura Basque Audiovisual bildumako lanetako bat dela, eta otsailean Berlinalen izan dela, Euskal Herrian ekoitzitako beste hainbat proiekturekin batera.
Luxuxko programazioa ZinemaldiaCat-ek luxuxko programazioa izan du hamabigarren edizioan. Bertan izan dira, besteak beste, Juanma Bajo Ulloaren Rockanrollers, Helena Tabernaren Acantilado, Maider Oleagaren Iragan Gunea Berlin, Patxo Telleriaren Igelak edota Maider Fernandezen Kalebegiak.
Gutik Zurak jasotako sariaz gain, Igelak filmak Fikzio Lanik Onenaren Urrezko Txapela jaso zuen eta Estibaliz Urresolaren Paris. Paperezko ahotsak lanak Dokumental Onenaren Saria.
Epaimahaia honako hauek osatu dute: Toni Vall (kazetaria), Anna Solanas (I+G Stop Motion), Biel Duran (aktorea), Betsy Túrnez (aktorea) eta Dani de la Orden (zuzendaria).