'Ardiak eta otsoak' ostiralean estreinatuko da zinema aretoetan euskaraz

'Ardiak eta otsoak' ostiralean estreinatuko da zinema aretoetan euskaraz

2017 Maiatza 02

Zinema Euskaraz programari esker 2017an bikoizten den seigarren filma

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, maiatzaren 5ean Ardiak eta otsoak filma zinema aretoetara iritsiko da euskaraz. Hona hemen aretoen zerrenda: Bilbo (Multicines), Errenteria (Niessen), Donostia (Antiguo Berri), Gasteiz (Florida), Getxo (Getxo Zinemak), Eibar (Coliseo) eta Durango (Zugaza). Horietaz gain, Zumarragan (Zelai Arizti), Beasainen (Usurbe), Galdakaon (Torrezabal), Mungian (Torrebillela), Derion (Gurea), Azkoitin (Baztartxo), Azpeitin (Soreasu) eta Muskizen (Meatzari) ere izango da. Ardiak eta otsoak urruneko lurralde magiko bateko otsoen kanpalekuan kokatzen da. Bi otsoen arteko borroka otso taldeko buru izateko: alde batetik, Ragaer anker eta indartsua; bestetik, hari aurre egiten saiatuko den Gris izenekoa. Borrokaz haratago, maitasun eta magia kontuak tartekatuko dira istorioan zehar. Zer gertatuko litzateke otso bat bere kobazuloan dagoela ardi bihurtuko balitz! Erantzunak, Ardiak eta otsoak pelikulan.