ProfesionalakIkuspuntua eta begirada egungo zineman

Gonbidatutako hiru mentoreen arteko elkarrizketa: Anahí Berneri, Garbiñe Ortega eta Mercedes Álvarez. Maider Oleaga zinemagileak egingo ditu moderatzaile-lanak eta haietako bakoitzak zinemaren inguruko ikuspegiaren garrantziari buruzko bere esperientzia eta ikuspegia azalduko ditu. Horrez gain, beste gai batzuk ere landuko dituzte eta, besteak beste, hau: zuzendaritzaren genero-ikuspegiaren eta emakumezkoen begiradaren (baldin eta halakorik badago) arteko aldea. Aurkezpena amaitzean, ekitaldira joandako gainerako zinemagileekin eta industriako beste profesional batzuekin networking-erako gunea egongo da.