Zinema Euskaraz programak ‘D’Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak’ filma estreinatuko du bihar EAEko zinema-aretoetan

Zinema Euskaraz programak ‘D’Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak’ filma estreinatuko du bihar EAEko zinema-aretoetan

2021 Abuztua 17

EAEko bost zinemak Zinema Euskaraz programak bultzatutako ‘D’Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak’ filma estreinatuko dute bihar. 1980ko hamarkadako marrazki bizidunen film hau Toni Garciak zuzendu du, eta Alejandro Dumasen eleberrian oinarritzen da.

‘D’Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak’ Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan 2021ean estreinatzen den zazpigarren filma da. Izan ere, ikus-entzunezkoen sektorea suspertzeko konpromisoa du Zineuskadik. Egitasmo honi esker, haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, eta euskara sustatzen du zinemagintzan. Hortaz, Zinema Euskaraz programak zinema-aretoetan normaltasuna berreskuratzen laguntzeko xedea du, familiei zuzendutako eduki erakargarria eskainiz.

D'Ortagnan gaztearen istorioa kontatzen du, Mosketxakur izateko ametsa betetzera Parisera doan mutil sutsu eta errugabea. Han, lagun leial bat ezagutuko du, Pom sagua; Mosketxakur ospetsuekin bat egingo du (Athos, Portos eta Aramis); Juliettez maiteminduko da; Milady izeneko katu espioiarekin txundituta geldituko da; eta Richelieu kardinal gaiztoari aurre egingo dio. Rofy ahaztu gabe, behin baino gehiagotan salbatuko duen D’Ortagnanen zaldia.

Hurrengo zinema-aretoetan ikusi ahal izango da filma: Principe (Donostia), Gorbeia (Gasteiz), Niessen Zinemak (Errenteria), Golem Alhóndiga (Bilbo) eta Multicines 7 (Bilbo).

Era berean, datozen hilabeteetan publiko zabalari zuzendutako hainbat film edukiko ditugu ikusgai; horien artean, ‘Oltxiak’, irailean.