Zinema Euskaraz programak familia osoarentzako zinemaren aldeko apustua sendotuko du euskaraz egingo dituen hurrengo estreinaldi komertzialekin.
Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Zineuskadiren bidez, EZAE aretoen sarearekin elkarlanean eta Hiru 3 Umeak katearen laguntzarekin bultzatzen duen programari esker, Euskadiko eta Nafarroako pantailetan urte osoan zehar nazioarteko filmez euskaraz gozatzeko aukera izango da.
Alfombra Magikoa filmak Hodja-ren, mundua ezagutu nahi duen haur ameslariaren, istorioa kontatzen du. Hori ez dator bat bere aitak gauzak ikusteko duen moduarekin; izan ere, aita behin eta berriz ahaleginduko da haurra etxean gera dadin eta jostundegiaz ardura dadin. Hodja-k aukera bikaina izango du merkatari batek alfonbra hegalaria eskaintzen dionean haren biloba txikia, Diamante, Sultanen hiri handitik ekartzearen truke. Hori bai, Sultanek hegazkin hegalaria nahiko du beste edozer gauzaren gainetik eta gauzak zail jarriko dizkio Hodja txikiari.
Hodja from Pjort (1970) haurrentzako liburuan oinarrituta dago eta publiko familiarrarentzako animaziozko filma da, Ole Lund Kirkegaard egile daniarrak idatzita zuen liburua eta Karsten Kiilerich-ek (banpiro txikia) zuzendu du filma.

Apirilaren 26an Terra Willy estreinatuko da, hori ere haurrei zuzenduta. Willy espazioko misio batean gurasoekin bidaian doan mutikoa da. Istripu bat dela eta espazio-ontzia suntsitzen denean, Willy larrialdiko kapsula batean espazio-ontzitik atera eta gurasoengandik aldenduko da eta aztertu gabeko planeta basati batean hartuko du lur. Buck izeneko bizirauteko robotarekin eta bere lagun estralurtar berriarekin, Flash-ekin, batera, Willy berriro gurasoekin elkartzeko moduaren bila hasiko da mundu berri zirraragarri horren sekretuak ezagutzen dituen bitartean.

Denboraldiko estreinaldirik desiratuenetako bat Pokemon filma izango da: Pikatxu Detektibea; horren estreinaldi komertziala, euskaraz, maiatzaren 10erako dago aurrez ikusita. Pikatxu asko aldatu da akzio errealeko lehen filmetik. Hala eta guztiz ere, eta orain Pika-pika esaten ez duen arren, zaletu guztiei hainbeste gustatzen zaien karraskari hori alaia izaten jarraitzen du.
Areto hauetan estreinatuko da Alfonbra Magikoa gaurtik aurrera:
| FLORIDA | GASTEIZ | ARABA | 2019/04/05 |
| GOLEM ALHONDIGA | BILBAO | BIZKAIA | 2019/04/05 |
| GOLEM LA MOREA | IRUÑEA | NAFARROA | 2019/04/05 |
| MULTICINES 7 | BILBAO | BIZKAIA | 2019/04/05 |
| SADE ANTIGUO BERRI | DONOSTIA | GIPUZKOA | 2019/04/05 |
| GETXO ZINEMAK | GETXO | BIZKAIA | 2019/04/05 |
| LOS LLANOS ZINEMAK | ESTELLA | NAFARROA | 2019/04/06 |
| LAZKAOKO KULTURA ARETOA | LAZKAO | GIPUZKOA | 2019/04/13 |
| COLISEO ANTZOKIA | EIBAR | GIPUZKOA | 2019/04/13 |
| URDULIZ ARETOA | URDULIZ | BIZKAIA | 2019/04/13 |
| ZALLA ZINE-ANTZOKIA | ZALLA | BIZKAIA | 2019/04/13 |
| USURBE ANTZOKIA | BEASAIN | GIPUZKOA | 2019/04/18 |
| GUREA ARETOA | DERIO | BIZKAIA | 2019/04/20 |
| ZELAI ARIZTI | ZUMARRAGA | GIPUZKOA | 2019/04/21 |
| BAZTARTXO ANTZOKIA | AZKOITIA | GIPUZKOA | 2019/04/21 |
| FIDES NORTE KULTURA GELA GETXO | GETXO | BIZKAIA | 2019/05/26 |
