Euskadiko Zine Aretoen Elkartea CineArte Sarean

Euskadiko Zine Aretoen Elkartea CineArte Sarean

2015 Ekaina 17

Euskadiko Zine Aretoen Elkartea osatzen duten Euskal Herriko zine aretoek bat egin dute CineArte Elkartearekin.

Hain zuzen, hamaika dira Euskadiko Zine Aretoen Elkartea osatzen duten aretoak: Donostiako Principe, Antigua Berri eta Trueba; Bilboko Golem Alhondiga eta Circuito Coliseo; Getxoko Getxo Zinema; Durangoko Gran Zinema Zugaza; Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoa; Beasaingo Usurbe eta Gasteizko Florida.

CineArte zine independentearen sarea da, programazio alternatiboa eskaintzen duena. 2015eko apirilaren 20an sortu zen Malagan, eta Pedro Barbadillo Elkarteko presidenteak aditzera eman duenez, “kulturaren aldeko apustua egiten duten aretoen errekonozimendua lortzea da elkartearen xedea”.

  1. CineArte Sarearen oinarria dekalogo honetan jasotzen da:
  2. CineArte legezkotzat errekonozitzea, eta Europan CICAEren (Arte eta Saiaketa Zineko Nazioarteko Konfederazioa) baitan biltzen direnak bezala homologatzea.
  3. CineArte Sareko aretoentzat BEZ orokorraren murrizteka eta hobaridun tratamendu fiskala exijitzea.
  4. Kalitatezko zinema, zine europarra, zine independentea, garatze bidean dagoen edota errepresentazio eskasa duen zinematografia eta azpitituludun jatorrizko bertsioa sustatzea.
  5. Tokian tokiko zinematografia defendatzea, eta bide batez, gure lurraldeko errealitate ezberdinak eta gure aberastasun kulturala adierazten duten pelikulei bidea erraztea.
  6. Industriako gainontzeko sektoreekin harremanak sendotzea, helburu komun baten alde indarrak batuz: defendatzen dugun zinearen ikusle eta kontsumitzaile kopurua igotzea.
  7. Formazio programa espezifikoen bidez hezkuntza zinematografikoa indartzea, bai hezkuntza zentroetan eta baita emanaldi aretoetan ere. Era berean, audientziak finkatzeko, batez ere gazteen artean, erakartze ekimen berriak martxan jartzea.
  8. Laguntza neurriak eskatzea analogikotik digitalera urratsa eman ez dutenei prozesua gauzatzeko, egungo teknologietara egokitzeko egin behar diren berrikuntzetarako eta aretoak zaharberritzeko.
  9. CineArte marka kalitatezko zigilu gisa indartzea, eta marka hori bereizgarri gisa erabiltzea programazio mota hori sustatzen duten aretoen bereizgarri gisa. Administrazioari –estatala, autonomikoa eta udalerrietakoa– laguntzak eskatzea izaera kulturala duen zinea laguntzeko. Era berean, zine mota hori sustatzen duten elkarteko kideei nazioarte mailan existitzen diren laguntzak jasotzeko bidea erraztea.
  10. CineArte Sareak defendatzen duen zine eredua sustatzeko helburuarekin areto zaharrak berritu edota erreskatatu nahi duten auzo elkarte, eragile sozial edo profesionalak babestea.
  11. CineArte Sarearen eta bere aretoen komunikaziorako eta promoziorako kanal eta sistema propioak garatzea, zine mota hau proiektatzen duten aretoak bereiziz.