EAEko zinema-aretoek ‘Yoko oporretan’ euskal ekoizpena estreinatuko dute

EAEko zinema-aretoek ‘Yoko oporretan’ euskal ekoizpena estreinatuko dute

2022 Abendua 01

Bihar, ostirala, iritsiko da zinema-aretoetara ‘Yoko oporretan’, Juanjo Elordik zuzendutako eta Dibulitoonek ekoitzitako filma. Haurrentzako euskarazko pelikula honek Europa Junior saria jaso zuen Sevillako Zinemaldian.

Zineuskadik, euskal ikus-entzunezkoen sektorea Estatu, Europa eta nazioarte mailan garatu eta hedatzeaz gain, kalitatezko edukiak sortzea ere sustatzen du, baita euskaraz egiten diren estreinaldien zabalkundea bultzatu ere.

Filma bihartik aurrera proiektatuko da Donostiako Antiguo Berrin, Gasteizko Gorbeia zinemetan, Getxo Zinemak aretoan, Bilboko Golem Alhondigan eta Iruñeko Golem La Morean. Gainera, abenduaren 17tik aurrera Lekeition ere ikusi ahal izango da.

Sinopsia

Udako oporrak iritsi dira, eta, elkar ezagutu zutenetik lehen aldiz, lau lagunak banandu egingo dira. Mai, Oto eta Vik bidaian doaz, bakoitza bere familiarekin, munduko hainbat lekutara. Yoko bakarrik geratuko da parkean Mirentxurekin. Zer egingo du Yoko gaixoak lagunik gabe? Eta hiru umeak izango al dira gai opor-lekuetan lagun berriak egiteko? Laurak daude urduri esperientzia berri honen aurrean, baina laster ohartuko dira, haurrak dauden lekuan, beti aurkituko dutela jolasteko gogoa.