EAEko eta Nafarroako zinema-aretoek ‘DC Supermaskoten Liga’ filma estreinatuko dute bihar, Zinema Euskaraz programaren barruan

EAEko eta Nafarroako zinema-aretoek ‘DC Supermaskoten Liga’ filma estreinatuko dute bihar, Zinema Euskaraz programaren barruan

2022 Uztaila 28

‘DC Supermaskoten Liga’ filma estreinatuko dute bihar EAEko eta Nafarroako sei zinemak, Zineuskadik bultzatutako Zinema Euskaraz programaren barruan. Familia osoarentzako filma da, estatubatuarra, Jared Sternek eta Sam Levinek zuzendua

‘DC Supermaskoten Liga’ filma estreinatuko dute bihar EAEko eta Nafarroako sei zinemak, Zineuskadik bultzatutako Zinema Euskaraz programaren barruan. Familia osoarentzako filma da, estatubatuarra, Jared Sternek eta Sam Levinek zuzendua.

Pelikula hau, ‘Ilargirantz’, ‘Ainbo: Amazoniako gerraria’, ‘Barraskiloa eta balea, eta itsasoko beste ipuin batzuk’ eta ‘Ama mu’ filmen ostean, Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren aurtengo bosgarren estreinaldia izango da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko konpromisoari helduz, haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, eta euskara sustatzen du zinemagintzan. 

Sinopsia

Krypto Supertxakurra eta Superman lagun banaezinak dira. Superbotere berberak dituzte eta elkarrekin borrokatzen dute krimenaren aurka Metropolisen. Superman eta Justiziaren Ligako gainerako kideak bahitzen dituztenean, Kryptok kaleko koadrila heterogeneo batekin topo egin (Ace Bati-untxaria, CV txerri vietnamita, Merton Dordoka eta Chip Urtxintxa) eta superheroiak erreskatatzen laguntzeko konbentzitzen ditu. Horretarako, beren barruan deskubritu berri dituzten botereak erabiltzen ikasi beharko dute.

Zinema hauetan proiektatuko da filma: Bilboko Golem Alhondigan, Getxo Zinemak aretoan, Gasteizko Gorbeia zinemetan, Donostiako Antiguo Berrin, Errenteriako Niessen zinemetan eta Iruñeko Golem La Morean.