Teresa eta Galtzagorri. Adiskidetasunaren magia Espainiako Kultura Ministerioak haurtzaroarentzat bereziki gomendatutako film bezala kalifikatu du. Sara Tarres psikologa infantilak, Dibulition Studioren eskaerari erantzunez, pelikula aztertu du, amatasunaren ikuspegitik eta profesional gisan.
Teresa eta Timi buruz
Ordu bete eta 35 minutu. Hau da ekoiztetxe euskaldunaren, alegia, Dibulitoonen, azken animaziozko filmaren iraupena. Pelikula ikusi eta gero, Sara Tarresek ondorengoa ziurtatu digu: "Balioz betetako filma da, adiskidetasunaren, errespetuaren, konfiantzaren eta beste hainbat baloreren inguruan hausnartzen lagunduko diguna. Bilatzen ari garena balioekin hezteko tresna bat bada, hau film ezin hobea da horretarako, izan ere gure seme-alabekin gai eta eguneroko egoera askori buruz jardun ahal izango dugu, nola erantzun ez dakizkiten galdera deserosorik egin behar izan gabe".
Adiskidetasuna filmaren balio nagusia
Orain arte Dibulitoonek egindako lanak zerbaitengatik bereizten badira, adiskidetasunaren gaiagatik da, guztietan islatuta agertzen dena, hala ere Teresa eta Galtzagorrin garrantzi berezia eman zaio, eta horren froga gisa filmaren beraren izenburua dago Teresa eta Galtzagorri, adiskidetasunaren magia.
Zentzu horretan, psikologa infantilak honi erreparatzen dio: "Teresa eta Tim protagonistak diren istorio honek laguntasunaren bai familiaren eta lagunen baldintzarik gabeko maitasunaren inguruan birak ematen ditu, baina beste balio garrantzitsuak ere badaude, esfortzua, ardura eta zintzotasuna esate baterako".
"Bi protagonista nagusien bizipen eta abenturen bitartez - jarraitzen du - haurrek benetako adiskidetasunaren esanahia harrapatu ahalko dute: konfiantzan, elkarrekiko ulermenean, errespetuan eta zintzotasunean oinarritzen den balio unibertsal hori".
Gainera laguntasunaren balio hori, psikologo infantilak gehitzen duen bezala, "haur txikiei ulertzea kostatu egiten zaie. Haientzat norbaitekin zerbait konpartitzen badute pertsona hori jada haien laguna da, adibidez, 5 urterekin haien ondoan esertzen den edozein klase-kide lagun bat da, edo, patio orduan harekin jolasten duena. Baina 6-8 urtetatik aurrera aldaketa bat gertatzen da erlazioen kalitatean, eta umeak ikasten joaten dira adiskidetasunak bere eskakizunak dauzkala, norbaiten lagun izateak konpromiso bat dakarrela, baina hala ere oraindik lotura afektibo estuak lotzetik oso urrun daude".
Zentzu horretan, Tarresek hau gehitzen du: "Teresa eta Tim gurasoontzat laguntza handikoak izan daitezke benetako adiskidetasuna zer den azaltzeko, hau da, bestearen ongizatearengatik kezkatzea dela, elkarrekin momentu on batzuez bakarrik disfrutatzea baino".
Tarresek filmetik ateratzen duen beste balioetako bat ardurarena da. “Existentziaren ezinbesteko zatia da eta Tim, pertsonaia nagusietako bat, arazo pila batean sartuko da zehazki ardura horrengandik ihes egiten saiatzen delako, dibertitzea ahalbidetuko dioten abenturen bila. Gure seme-alabekin lan egiteko aprobetxatu dezakegun irakaspena da. Gogoratu dezagun erantzukizuna norberaz arduratzea besterik ez dela, eta erantzukizunaren inguruan heztea aukera bikaina da umeei erakusteko haien buruak nola zaindu eta nor bere kasa nola moldatu. Bizitzan ez daude dibertsioa eta gozamena bakarrik. Ahaleginak egin behar dira, lan egin, eginbeharrak bete, hauek gehiegi gustatzen ez bazaizkigu ere”.
Ama, beste protagonista handi bat
Teresa eta Tim dira animaziozko film honetako pertsonaia nagusiak, baina horren barruan, beste pertsonaia batzuek ere haien garrantzia daukate, Estherren kasua den bezala, Teresaren ama. Bi umeren ama ezkongabea eta langilea. "Bere pertsonaian geroz eta ohikoagoa den errealitate bat islatzen da: ama langilea, ezkongabea eta energiaz beteriko bi umeren ama izateak ekartzen dituen zailtasunak. Istorio nagusiarekin nahastua, ama erreal baten egunerokotasunaren lekuko izango gara, bere inperfekzio guztiekin; edozein ama identifikatua sentitu daitekeen ama bat da. Emakume langile bat, maitekorra eta eztitsua, baina gainezka egiten du haurtxo baten eta 6 urteko neska baten hazkuntzaren kargagatik.
Teresa eta jeloskortasuna
Filmean tratatzen den beste gaietako bat da, neba berri baten etorrerak sorrarazten duen jeloskortasuna da, eta horrekin familia asko identifikatuta sentituko dira. Sara Tarresek ere nabarmendu egiten du. "Teresa energiaz eta bizitasunez beteriko neska bat da, jolasteko eta bere kasa ikasteko gogoz; baina era berean lekuz kanpo sentitzen da bere neba txikiaren etorreragatik. Hor hain errealak, unibertsalak eta naturalak diren beldur horiek erakusten dira, anai-arreben arteko jeloskortasuna sorrarazten dituztenak: amarentzat garrantzitsua izateari uztea, bere maitasuna eta ulerpena galtzeari beldurra etab.".
"Guraso bezala ikasi beharreko irakaspena da, izan ere gertatzen dena gertatuta ere, gure seme-alabei erakutsi behar diegu zenbat maite ditugun. Mugako egoera batean izugarri haserre egonda ere, haien ondoan gaudela erakusten jarraitu behar dugu, maite ditugula eta ez dutela gure maitasuna inoiz ere galduko. Haien gurasoak gara, eta beti egongo gara haien ondoan behar dutenerako lagunduz".
Heziketa emozionala eta balio positiboak
"Heziketa lanetan gabiltzan gurasoentzako euskarri bat da. Ikaskuntzarako klima egokia sortzen duen filma da, bai eta gai delikatuak jorratzeko ere, beste modutara haurrak gurasookin komentatzera ausartzen ez direnak. Pelikula infantil bat zeinetan ongiak gaizkia garaitzen duen berriro ere, azken hau feriako salerosle gaiztoaren inbidian, zuhurkerian eta tratu txarretan sinbolizatuz".
"Film guztian zehar - amaitzen du - asaldatzea, zuhurkeria edo axolagabekeria bezalako portaerek pertsonaia desberdinengan dauzkaten eragin negatiboak antzeman ditzakegu. Modu honetan zeharkako ikaskuntza bat sortzen da, filmeko pertsonaien eta haien bizipenen bidez".