‘Central parkeko heroiak’ filma ostiralean, abuztuaren 30ean, estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari bideratuta dagoen film frantsesa euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.
Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun zortzigarren filma da, ‘Buffalo Kids’ lanaren ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.
Sinopsia
Don irudimen mugagabea duen txotxongilo iheslaria da, eta DJ Doggy Dog lagun bila dabilen pelutxe abandonatua da. Biek Central Parken egingo dute topo eta adiskidetasun abentura epiko batean murgilduko dira.
Filma proiektatuko da hurrengo zinema-aretoetan: Golem Alhondiga (Bilbo), Golem La Morea (Iruña), Getxo Zinemak (Getxo), Cines Niessen (Errenteria), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Vitoria – Gasteiz) eta SADE Cines (Donostia).
Datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango ditugu Zinema Euskaraz programaren barruan: irailaren 13an, ‘Liztor kapitaina’, eta abenduaren 5ean, ‘SuperKlaus’.