Edukira joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Albisteak

Gaur estreinatuko da “Itsasontziak. Erreskatean!” filma euskaraz Euskadiko zinema-aretoetan

2018 Uztaila 20

Honekin, Zineuskadiren bidez Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen Zinema Euskaraz programari esker aurten oraingoz euskaraz estreinatutako filmak 6 izango dira guztira

Kultur komunikazioko bitarteko gisa euskararen erabilera bultzatzeko asmoz, Zineuskadik familia osoarentzako filmak eskaintzen jarraitu du. Horietako bat izango da “Itsasontziak. Erreskatean!” (Norvegia, 2017) eta Euskadiko zinema-aretoetan egongo da ikusgai.

Gaurko estreinaldian, ondoko Big Harbor hiritik larrialdi-deia jasoko duen salbamenduko itsasontzia da Elias.  Ekaitza dator eta haien laguntza behar dute Zulo Beltza izeneko haitzuloan hondoa jo duen itsasontzietako bat erreskatatzeko. Izandako ausardiaren sari moduan, tokiko erreskateko itsasontzi bihurtzeko aukera eskainiko diote eta, ondorioz, Eliasek bere lagunak utzi eta metropolira bizitzera joan beharko du.

Baina hiriko bizimodua ez da esperotakoa bezalakoa. Bertako talde batekin izandako liskarraren ondorioz, igortzen dituen uhin elektromagnetikoak direla eta kliman eragina duen harribitxi bat aurkitzeko modu ilegalean induskatzen ari direla ikusiko du. Lortuko al du itsasontzi gazteak arerioak garaitzea edo horretarako bere lagunen baldintzarik gabeko laguntza behar duela jabetuko da?

Udazkena estreinaldiz beteta iritsiko da eta Zinema Euskaraz programako ohiko ikusleek, besteak beste, film hauek ikusteko aukera izango dute: “Small foot” (Warner Bros. Espainia), “The House with a Clock in Its Walls” (Eone Entertainment) eta “Udare erraldoiaren istorio sinestezina” (Drackmagic).

Gaurtik aurrera “Itsasontziak. Erreskatean!” honako zinema-aretoetan:

ACEC MULTICINES NIESSEN

(ERRENTERIA)

ARETO GETXO ZINEMAK

(GETXO)

SADE ANTIGUO BERRI

(DONOSTIA)

YELMO CINES ARTEA

(LEIOA)

YELMO CINES MEGAPARK

(BARAKALDO)

MULTICINES  7

(BILBAO)

FLORIDA

(VITORIA – GASTEIZ)

  • Tweet
  • Inprimatu