Edukira joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Albisteak

Bihar estreinatuko dute Leo Da Vinci: Mona Lisa Misioa Euskadiko eta Nafarroako aretoetan

2018 Apirila 12

Horrekin, 4 izango dira aurten Eusko Jaurlaritzak Zineuskadiren bitartez kudeatzen duen Zinema Euskaraz programari esker euskaraz estreinatutako filmak

Zinema Euskaraz programaren helburua komunikazio kulturalerako bitarteko gisa euskararen erabilera bultzatzea da eta, horretarako, herritarren esku jarri ditu honako film hauek adibidez: “Oihaneko Kuadrila”, “Harpetarra”, “Maya Erlea: Eztiaren Jolasak” edo “Leonardo da Vinci:  Mona Lisa Misioa”, Euskadiko eta Nafarroako aretoetan ostiral honetan estreinatuko dena.  

Orain arte estreinatutako film guztiak publiko guztientzat izan dira eta txikienei balio garrantzitsuak helaraztea izan dute helburu: elkartasuna, adiskidetasuna eta taldearen indarra. Dena den, ez dugu ahaztu behar programaren helburu nagusia zinemaz familiarekin edo lagunen artean gozatzeko aisialdirako proposamen dibertigarriak eta entretenigarriak eskaintzea dela.

Biharko estreinaldian Leo Da Vinci, pintore eta buruan ideia ugari duen asmatzaile gaztea, Mona Lisarekin, sute baten ondorioz etxea galdu duen neskarekin, erabat maiteminduko da.Leok lagundu egin nahi dio eta egoera konpon dezakeen abentura zoroa eta zirraragarria planeatu du.

Sergio Manfiok (Los cachorros y El código de Marco Polo) zuzendu du Italiako animazio-film hau eta Italiako Errenazimentuan Florentzian jaio zen polimata enblematikoan oinarrituta dago.

 Maiatzean, bestalde, “Grufaloa“ filma izango dugu zinema-aretoetan euskaraz ikusgai.Julia Donaldsonen best-sellerrean oinarrituta dagoen film horrekin dagoeneko mundu osoan 10 milioi ikuslek baino gehiagok gozatu du.

  • Tweet
  • Inprimatu