Edukira joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Albisteak

Emakume migratzaile eta errefuxiatuak: mugen bizirik

2018 Martxoa 13

Martxoaren 8aren harira, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, Maite Albiz Emakumeen Dokumentazio Zentroak eta Zinemakumeak gara!-k bat egin dute jarduera-ziklo bat eskaintzeko, hilabetez. Hala, helburua herritarrek emakume migratzaile eta errefuxiatuak ezagutzea da. Horretarako, emakumeek egindako lanak baino ez dira eskainiko, eta ekitaldietara etortzen diren pertsonek sortzaileekin aritzeko aukera izango dute, baita beste gonbidatu batzuekin ere.

Zikloa hiru egunetan garatuko da, martxoaren 5ean, 25ean eta 26an, hain zuzen, eta askotariko jarduerak egongo dira: hainbat dokumental, eskola magistral bat (Bilbon egingo ez den jarduera bakarra, Leioako campusean izango baita), antzerki-bakarrizketa bat eta bertaratutako publikoari irekitako mahai-inguru bat. Denak izango dira doakoak, aretoko jarlekuak bete arte.

Martxoak 5, 19:00 (BilboRock aretoa)

Manzanas, pollos y quimeras (Inés París, 2013, dokumentala)

Dokumental honek topikoak desegiten ditu, gure jendartean ia ikusezin bilakaturiko emakume-talde bat erakutsiz: Saharaz hegoaldeko migratzaileak, Afrikatik haientzako eta haien familientzako etorkizun hobearen bila etorriak. Idazle bat, zerbitzari bat, arte-galeria baten jabea, abeslari bat, sukaldari bat, kazetari bat, joskin bat... ageri dira, besteak beste, Inés Parísen kamera aurrean. Emakume hauen diskurtsoak beren erresistentzia mugagabea eta ahalduntzeko gaitasun eredugarria erakusten ditu. Goya sarietarako izendatua izan da, film onenaren eta film dokumental onenaren kategorietan.

 

Martxoak 25, 19:00 (BilboRock aretoa)

No es país para negras (Silvia Albert Sopale, 2016, komedia)

Silvia Albert donostiarra da bakarrizketa honetako protagonista. Kutsu autobiografikoaz, umoretsu eta aldarrikapen urgenteago bati uko egin gabe, emakume beltz espainiarren eguneroko bizimodua erakusten digu, afro-ondorengoena, hain zuzen. Haien erreferenteak galduta daude beraien arbasoen jendartearen (Afrikako herrialderen bat, eurek sekula zapaldu gabea) eta jaio diren herrialdearen (Espainia) artean, non azalaren koloreak integratzeko traba izaten jarraitzen duen. Izan ere, zalantza barik, hauxe ez da beltzentzako herrialdea.

 

Martxoak 26, 9:30h (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko entzunaretoa, Leioako campusa)

"Cine documental: Mujeres refugiadas" eskola magistrala (Paula Palacios zuzendariaren eskutik)

Jakingura eta errespetua. Horiek dira Paula Palacios madrildarraren arau gorenak dokumental bat filmatzen hasten den bakoitzean. Genero horren bidez, gai ugariren berri eman digu: nola bizi duten menopausia hainbat kulturatan, hadzave tribuaren bilakaera Tanzanian edo asilo-eskatzaileen zailtasun handiak Europako ekialdeko herrialdeetan.

 

Martxoak 26, 19:00 (BilboRock aretoa)

Paula Palaciosen film laburrak: Promesas que Halimo no puede cumplir eta La carta de Zahra, biak izendatzaile komun batekin: protagonistak gatazkan dauden herrialdeetatik (Somalia eta Siria) ihes egindako emakumeak dira, Europan asiloa lortu dutenak. Iraupena: 30 min.

Dokumentala eta gero DE LA INVISIBILIDAD A LOS DERECHOS mahai-ingurua egingo da, ondokoen parte- hartzearekin:

  • Paula Palacios (zuzendaria eta ekoizlea)
  • Augustine Kinkela Lunzitisa (Kongoko EDko errefuxiatu politikoa eta Mugimendu Panafrikanistako kidea)
  • Ane Garay (CEAR Euskadiren ordezkaria)
  • Maya Amrane (kultur bitartekaria) como moderadora

  • Tweet
  • Inprimatu