Edukira joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Albisteak

Edgard Tenembaum zinema ekoizle ezagunak, 9 euskal proiektu aholkatuko ditu

2017 Uztaila 19

Bederatzi proiektu hautatu dira Europa Creativa Desk Media Euskadi –Zineuskadik Donostia Zinemaldiaren laguntzarekin antolatutako aholkularitza tailerrean parte hartzeko.

Aukeratutako ekoiztetxeek ibilbide profesional zabala dute eta haien proiektuak nazioartekotzeko aukerak zein balio zinematografikoa hartu dira kontuan tailerrean parte har dezaten: Bainet, Baleuko, Demeter Films, Dibulitoon, Doxa Producciones, Frágil Cinema, Irusoin, Sonora Estudios, Txintxua Films.

Luzemetrai bat garapenean edo/eta filmatze fasean duten eukal euskal ekoizleei zuzenduta dagoen ekimen honek proiektuen nazioartekoratzea bideratzea, kideen bilaketa samurtzea eta nazioarteko finantziaketa erraztea ditu helburu. 

Edgard Tenembaum, Parisen bizi den ekoizle argentinarra izango da iraliak 5etik 7ra Zineuskadik Tabakaleran duen bulegoan tailerra zuzenduko duena. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren testuinguruan amaituko den aholkularitza profesional pertsonalizatua izango da zeinetan Edgar-en laguntzarekin bilera profesionalak lotu ahalko dituzten Zinemaldiari ahalik eta probetxu gehien ateratzeko asmoarekin.

Bederatzi proiektu hauek baino lehen Andiya (Irusoin), Errementari (Kinoskopik) edo Dantza (Txintxua) pasa dira Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi – Zineuskadik Zinemaldiarekin sustatzen duen tailer honetatik.

  • Tweet
  • Inprimatu