Edukira joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Albisteak

Zure dokumentala Basque Audiovisual katalogoan sartu nahi duzu?

2017 Maiatza 17

Sunny side of the doc Europan ospatzen den Nazioarteko Dokumentalen azoka garrantzitsuenetarikoa da. Arrotxelan (Frantzia) ospatzen da, ekainaren 19tik 22ra. Etxepare Euskal Institutua eta Eiken Ikusentzunezkoen Klusterra bertan izango dira, stand batekin.

Jaialdian Basque Audiovisual Docs from the Basque Country katalogoa aurkeztuko dute, Euskal Herriko dokumentalen informazioa jasotzeko eta alorreko profesionalei hemen sortzen den materiala modu ikusgarriago batean aurkezteko.

Zure dokumentala katalogoan sartu nahi baduzu, eskaera ekainaren 1erako aurkeztu behar duzu dokumentalaren irudiarekin eta enpresako irudiarekin batera. Enpresa bakoitzak gehienez bi proiektu aurkez ditzake.  

  • Tweet
  • Inprimatu