Edukira joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Luis eta estralurtarrak

Jatorrizko izenburua:
Luis & the Aliens 
Kalifikazioa:
Publiko guztientzako egokia 
Urtea:
2017 
Iraupena:
1:25' 
Herria:
Germany 
Generoa:
Animazioa 
Zuzendaria:
Wolfgang eta Christoph Lauenstein 
Aktoreak:
GLOBAL SCREEN-EK AURKEZTEN DU ULYSSES FILMS FABRIQUE D'IMAGES A. FILM PRODUCTION ANIMAZIOZKO PELIKULA LUIS AND THE ALIENS FILM FUND LUXEMBOURG FILMFÖRDERUNG HAMBURG SCHLESWIG HOLSTEIN DEUTSCHER FILMFÖRDERFONDS FFA
THE DANISH FILM INSTITUTE UNDER THE CO-PRODUCTION SCHEME COPENHAGEN FILM FUND LAGUNTZAREKIN EKOITZIA STUDIO RAKETE TELEPOOL LAGUNTZAREKIN BEHÖRDE FÜR WIRTSCHAFT UND ARBEIT DER FREIEN UND HANSESTADT HAMBURG
FILMFÖRDERUNG HAMBURG SCHLESWIG HOLSTEIN THE CREATIVE EUROPE MEDIA PROGRAMME OF THE EUROPEAN UNION FFA FILM FUND LUXEMBOURG LAGUNTZAREKIN BANATUA WOLFGANG LAUENSTEIN AND CHRISTOPH LAUENSTEIN IDEAN OINARRITUA SEAN MCCORMACK IDATZIA HEIKO HENTSCHEL EKOIZPEN DISEINUA FLORIAN WESTERMANN ARTE ZUZENDARIA
AUDIO ZUZENDARIA OSKAR SKRIVER MORTENSEN BO ASDAL ANDERSEN MUSIKA MARTIN LINGNAU INGMAR SÜBERKRÜB EDIZIOA PETER MIRECKI EMELY CHRISTIANS JEAN-MARIE MUSIQUE CHRISTINE PARISSE FRÉDÉRIQUE VINEL ANDERS MASTRUP-EK EKOITZIA SEAN MCCORMACK LAGUNTZAREKIN WOLFGANG LAUENSTEIN AND CHRISTOPH LAUENSTEIN-EK ZUZENDUA 
Gidoia:
Wolfgang eta Christoph Lauenstein 
MEDIAk lagunduta:
Bai 
Trailer:
 

Estralurtar dibertigarriei buruzko marrazki bizidunen film bikain hau "Niko" eta "¡Upsss! ¿Dónde está No...?" film arrakastatsuen ekoizleen eskutik dator. Wolfgang eta Christopher Lauenstein Oscar sariaren irabazleek idatzi eta zuzendutako familia-abentura jostagarri hau saltsa burugabe eta ustekabeko gertaeraz beteta dago, eta etxeko txikienen gozamenerako modukoa da. Luis 12 urteko mutil bat da. Denbora asko pasatzen du bakarrik, ez du lagunik eta bere aitak, Armin Sonntag ufologoak, ez du sekula harentzako denborarik izaten. Espazioan bizitza adimenduna badela frogatzearekin itsututa,
teleskopiotik begira ematen ditu gauak eta lotan egunak. Barnetegiko zuzendariak uste du Luisek zentro batean bizi beharko lukeela etxean horrenbeste ordu bakarrik egin beharrean. Egun batean, hiru estralurtar xelebre bere etxe-atarian eroriko dira teledendan ikusi duten "Nubbi- Dubbi" izeneko masaje-alfonbraren bila. Luis pozik da bere lagun berriekin eta aitarengandik ezkutatu nahi ditu, aita
konbentzituta dagoelako martetarrak arriskutsuak direla eta azaldu bezain laster neutralizatu eta izoztu egin behar direla. Egun batean, Diekendaker andereñoa azalduko da etxean Luis barnetegira
eramateko asmoz. Mutila eta estralurtarrak ados jarriko dira elkarri laguntzeko. Batetik, plan bat asmatu behar dute ontzi inudearekin kontaktatzeko eta estralurtarrak erreskatatzeko eta, bestetik, bere lagun berriek barnetegira joan gabe geratzen lagunduko diote.