Edukira joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Richard zikoina

Jatorrizko izenburua:
Richard the stork 
Kalifikazioa:
Publiko guztientzako egokia 
Urtea:
2016 
Iraupena:
80 min 
Herria:
Germany 
Generoa:
Animazioa 
Zuzendaria:
Toby Genkel y Reza Mema 
Aktoreak:
 
Gidoia:
Reza Mema 
Produkzioa:
Kristine Knudsen, Emely Christians, Eric Goossens, Stephan Roelan 
Distribuzioa:
Flins y pinículas 
Web orria:
http://www.flinsypiniculas.com/ficha.php?id=221 
Trailer:
 

Richard zikoinek hezitako txolarre umezurtza da, bere burua zikoinatzat duena. Negua iristean, lurralde epelagoetara lukaldatzeko garaian, bere zikoina familiak txolarre bat dela kontatu, eta basoan geratu behar duela esaten dio, ez baitu Afrikaraino iristeko bidaia luzean bizirauteko aukerarik izango. Richard ez dago konforme, eta benetako zikoina dela erakutsi nahiko die, bidaia luzea bere kabus eginez. Lagun imaginarioa duen hontza xelebrea eta abeslari famatua dela pentsatzen duen perikitoa izango ditu bidaia-lagun. Oztopo ugari gainditu beharko ditu abentura ziraragarrian: saguzar arriskutsuak, Intertentera engantxatuta bizi diren usoak, bele mafiosoak, gorreria eragiteko zarata egiten duen Boeing 747 bat...

Afrikarako bidea topatzen duenean, beste ezusteko bati egin beharko dio aurre. Zikoinetako bat, azkonar beldurgarri baten atzaperretan preso dago, eta ihesaldian lagundu beharko dio. Zikoina txikiak barruan duen txolarre indartsua askatu beharko du ihes egin eta bere familiarekin elkartzeko.