Edukira joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Ardiak eta otsoak

Jatorrizko izenburua:
Volki i ovtsy Beeezumnoe prevrashchenie 
Kalifikazioa:
Publiko guztientzako egokia 
Urtea:
2016 
Iraupena:
86 min. 
Herria:
Russia 
Generoa:
Animazioa 
Zuzendaria:
Andrey Galat, Maxim Volkov 
Aktoreak:
 
Gidoia:
Neil Landau, Maksim Sveshnikov, Sugar Ikg 
Produkzioa:
Yi Feng, Yuriy Moskvin, Vladivir Nikolaev, Sergey Selyanov 
Web orria:
http://edreamsfactory.es/ovejas-y-lobos/ 
Trailer:
 

Urruneko lurralde magikoan, herri txiki eta ikusgarri batean, lasaitasun handiz bizi da artalde bat. Zoritxarrez, otso talde baten etorrerak etengo du artaldearen bizimodu lasaia. Otsoek heuren kanpalekua harkaitz hurbil baten magalean ezarriko dute. Euren arbasoen ohiturekin jarraituz, otso taldeko buruak, Magrak, bere oinordekoa aukeratuko du ardiak bere bizilekutik botatzen dituzten otsoen artean. Ragear anker eta boteretsua izango da hautagaietako bat, eta hari aurre egiteko ausartzen den Gris otsoa izango da, bestea. Taldeko otso kuttuna du, baina gogokoena izanagatik ere hanka sartze handiak egiten ditu ere. Grisek, ordea, otsoen liderra izan nahi du, eta bide batez, Biancaren maitasuna lortu. Basoan barneratuko da, untxi ijitoen kanpalekuraino. Bertan Mamik, untxien aztiak, transmutazioaren edabea emango dio. Otsoen kobazulora bueltatzen denean, zerbait arraroa sumatuko du: otsoa ardi bihurtu da!